lunes, 12 de mayo de 2014

KOSMODISEA BUKATU DA

Listo! dena bukatu da.

Kursaalen oso ondo pasa eta gero ia-ia irabazleen artean geratu ginen laugarren postua lortu genuelako.
Dena den oso ondo geratu gara:
 LAUGARRENAK!!!


lunes, 5 de mayo de 2014

KURSAALEAN AGUR!

Aurtengo Kosmodiseako jarduerak, lanak, farreak, laguntasunak, gora beherak, jolasak... amaitzear daude. Datorren ostiralean Donostira joango gara, eta han, Kursaalean Betiko ikuskizun handi eta polit batekin agur esan behar dugu.
Oso ondo pasatu dugu, eta gainera sariren bat lortuko bagenu dena borobila izango litzateke.
Ea zer gertatzen den!

Kursaalera ! ! !
 

miércoles, 26 de febrero de 2014

SAILKAPENAK

Kosmodiseako lehenengo bi planeta gainditu ondoren hemen daude puntuazioak eta sailkapena.

Laugarren postuan gaude !
Bistan dago oso ondo goazela; ea hobeto amaitzen dugun!



lunes, 18 de noviembre de 2013

AURTENGO GAIA

Eskola guztien artean bozketa bidez lau eremuetan suertatu diren gai irabazleak ikusi eta aztertu ondoren, gure taldeak "Saharako eskolekin harremanetan" lantzea erabaki du.

jueves, 24 de octubre de 2013

BERRIRO MARTXAN

Aurten ere KOSMODISEAn parte hartuko dugu. Bere zortzigarren edizioa izango da. Ea aurtengoan iazko postua hobetzen dugun!


lunes, 13 de mayo de 2013

lunes, 14 de enero de 2013

GURE AURKEZPENA WIKIAN


 
branka

taldea

Kaixo denoi!

Gu Branka taldea gara, Zarauzko Orokieta Herri Eskolako 5.D gelako ikasleak.
25 ikasle gara, 12 neska eta 13 mutil.
Aurrenengo aldia da Kosmodisean parte hartzen duguna eta oso pozik gaude.
Lan asko egiteko prest gaude eta espero dugu oso ondo pasatzea eta gure lanak zuen gustokoak izatea.
Aukeratu dugun gaia “Nagusiak alaitu” polita, interesgarria eta aberasgarria dela iruditu zaigu.
Beno, lanean hasteko irrikitan gaudenez, besarkada handi batekin agurtzen zaituztegu.