IKONO Planeta









...
2013 - 2014
---------------
Gure gaia Saharakoekin harremanetan jartzea da.
Lana egiteko bost taldeetan banatu gara; talde batek wikia egingo du, beste talde batek Euzkitzeri elkarrizketa egingo dio eta beste bi taldeek irudiak antolatuko dituzte. Azkenego taldeak, Audacity-rekin egingo du lana.










   
Xabier Euzkitze kontatu ziguna entzun nahi  baduzue, klikatu beheko laukian.
Oso-oso interesgarria da. Benetan!


Xabier Euzkitze Saharautz Elkartasun Taldearen lehendakaria dugu eta oso ondo ezagutzen du
Saharako errealitatea, beraz, berarekin prestatu genuen elkarrizketa.
GALDERAK
  • Kaixo, Xabier! Jakinik Sahara basamortu bat dela, azalduko al zeniguke nolakoa den hango ingurua?
  • Ba al dute eskolarik? Haur guztiak al dute, hemen bezala, eskolara joateko aukera?
  • Ezagutzen badituzu hango eskolak, esaiguzu nolakoak diren eta nola dauden hornituta, hau da, liburuak, ordenagailuak… dituzten ala ez.
  • Nolakoak dira etxebizitzak, gure etxeen antzekoak al dira?
  • Nolakoa da beraien elikadura?
  • Janzkera gurea bezelakoa al da?
  • Soldata irabazteko, lana eginez, aukerarik ba al dago?
  • Nola igarotzen dute denbora librea Saharako haurrek?
  • Zein da Saharautzek eskaintzen dion laguntza Sahararrei?
  • Guk ere lagundu nahi genuke eta horregatik nahi genuen Saharauiarren egoera ezagutu. Zein iruditzen zaizu dela guk eskaini ahal diegun laguntza?
  • Beno, Xabier, eskerrak ematen dizkizugu etortzeagatik eta eskainitako informazioagatik.

GURE LANA
Grabazioan lortu dugun informazioa "Audacity" programarekin landu dugu, gero "Fotos Narradas 3"arekin argazkiak eta soinua lotu ditugu, eta horrela geratu da gure bideoa.
Espero dugu zuen gustukoa izatea:
.....


------------------------------------------------------------------
2012 - 2013
-------------

ikono  planeta

aurkezpena
 "NAGUSIAK ALAITU"

Guk Zarauzko Zahar Egoitzako langile bati elkarrizketa bat egitea pentsatu genuen eta Ana aukeratu genuen, gure gelako Andrearen lehengusina. Bertan lana egiteagatik zaharrei buruz asko zekielako honako galdera hauek egin genizkion:

GALDETEGIA
1.- Zenbat zahar daude zahar egoitzan?

2.- Zenbat urtetik zenbat urtetarainoko aiton-amonakdaude?

3.- Zer egiten dute goizean?

4.- Eta arratsaldean?
5.- Zer ordutan bazkaltzen dute?

6.- Eta zer ordutan afaltzen dute?

7.- Zer ordutan oheratzen dira?

8.- Eta zer ordutan esnatzen dira?

9.- Pozik bizi al dira?
10.- Zenbat urte bizi izaten dira egoitzan?


AGURRA

Eskerrik asko Ana gure galderei erantzuteagaitik.


 GURE LANA




No hay comentarios:

Publicar un comentario